Berdintasunaren Pasealekua Inaugurazioa (2016/03/11)

Berdintasunaren Pasealekua Inaugurazioa Eibarren Emakumearen Eguna dela eta

Martxoaren zortzian, Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin batera, Eibarko Udalak “Berdintasunaren pasealekua” izendatu du Amañako pasealeku berria. Legarre eta Amañaren artean trenbidea estaltzeak sortu duen paseatzeko eta aisialdirako eremu berria da, hain zuzen ere.

Ekitaldi ofiziala pasealekuaren amaierako eremuan izan da, Amañako dorreen ondoan, Hezkuntza Hesparruaren parean. Bertan, Emakumearen Mahaiko kideek pasealekuaren izen ofiziala duen plaka desestali dute. Berdintasunaren pasealekua izenaren zergatia azaltzeko, komunikatu bat irakurri dute ere.

Ondoren, “ibilaldi lila” batek pasealekua zeharkatu du Legarren amaitzeko. Han, Iñaki Aranzabalek Eibarko Udalari emandako Xose Lois Carreiraren “Bizitzak bilbatuz” eskultura kokatu den lekuan, beste plaka bat desestali dute, eskultura pasealekuak sortu nahi duen berdintasunaren sinbologian barneratuz.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment