“EIBARROOMS” proiektuak irabazi du ON EKIN laugarren edizioa (2016/10/25)

ON EKIN enpresa ideia eta proiektuen lehiaketaren laugarren edizioaren sari banaketa ospatu zen. “Eibarrooms” enpresa proiektuak eskuratu zuen saria.

EKINGUNE ekintzaileen arteko lankidetza eta sustapenerako elkarteak antolatuta, ON EKIN enpresa ideia eta proiektuen lehiaketaren laugarren edizioaren sari banaketa ospatu zen ostegunean.
Ekinguneko kide, ordezkari publiko eta hautagaien artean, 35 pertsona bildu ziren bertan. Afaldu ondoren, isilpeko bozketaren bidez, aurtengo irabazlea hautatu zuten. Gehiengo handiaz, “Eibarrooms” enpresa proiektuak eskuratu zuen saria.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment